Ingeniariak

Alzugaray Aguirre, Juan José

Gipuzkoar ingeniari eta idazlea. 2006ko ekainean hil zen.

1988an, Espainiako Industria Ingeniarien Elkarteen Federazioko presidentea zen, Ingeniarien Erakundeen Munduko Federazioko Ingeniaritza eta Ingurumen Batzordeko presidenteordea eta Erromako Klubeko Espainiako Kapituluko bazkide osoa.

Hainbat kongresu, mahai-inguru, mintegi eta ingeniaritzako jardunaldi tekniko zuzendu eta moderatu ditu Espainian eta atzerrian. Artikulu eta lan ugari idatzi ditu informazio orokorreko prentsan eta nazioarteko aldizkari espezializatuetan. Besteak beste, liburu hauen egilea da: Atzerriko ahotsak hizkuntza teknologikoan (1979), Teknologia eta Humanismoa (1980), Atzerritartasunak kirolean (1982), Atzerritartasunak ikuskizunetan (1983), Gastronomia eta hizkuntza (1984), Atzerritartasunen hiztegia (1985) eta XX. mendeko Euskal Ingeniariak eta Arkitektoak Madrilen (1986).