Donostian 1926an jaiotako pedagogo gipuzkoarra. Madrilera joan zen bizitzera eta han Kimika eta Gizarte Zientziak ikasi zituen. Egonaldi horretan "Instituto de Misioneras Secular" delakoan sartu zen.
Donostiako Gizarte Laguntzaileen Eskolako zuzendaria izan zen 1958tik.
Elvira Zipitriaren ikaslea izanik, bere lanarekin jarraitu zuen, ikastolek aldeztutako eskolatze-eredua bultzatuz. Santo Tomas Lizeoaren sorreran, legalizazioan eta hazkundean parte hartu zuen 1969tik, eta etapa batean, ikastetxeko zuzendaria izan zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saileko Irakaskuntzako zuzendari izan zen.
Donostian hil zen 1983ko abenduaren 25ean, istripu baten ondorioz.
Honako artikulu hau oraindik ez da entziklopedia honetan euskaraz landu. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Mari Karmen Alzuetari buruz.