Medikua, odontologoa, abokatua eta pedagogoa; Las Palmasen jaioa. Marianaoko alkate (Kubako bigarren udalerria). 1936an azpikeriaz kargutik kendu zuten, Batistak bultzatutako lehen diktaduran zehar. Ondorioz elezahar moduko bat sortu zen haren inguruan eta zuen prestutasunari esker kargu garrantzitsuak izan zituen: Medikuen Elkargoaren diziplina-auzitegietako kide, auzitegi-zerbitzuetako buru, etab. Kargu horretan zela gertatu zen "Orfilako triskantza", San Martin presidente zelarik. Gertakari horiek bere zintzotasunari esker argitu ziren, etab. 1889an jaio zen.
