Marinelak

Alzola y Arandia, Ascensio de

Elgoibarko Alkatea (1564-1565). Elgoibarko Dorrea maiorazkoaren (1564) sortzailea, udalerri horretako Alzola auzoan jaioa. Kapitaina eta ontzi-jabea izateaz gain Indietako, Mexiko eta Hondurasetan merkataria izandako aberatsa, Sevillan banku-eragiketagune nagusia izandakoa. San Joan izeneko artilleriadun bere ontziarekin Mendiritxagako (1554) armadan parte hartu zuen. Mendaroko Azpilgoetako Andra Maria eta Itziarko baselizei legatu oparoak utzi zizkien. 1572an hil zen.

  • ECENARRO, Luis.: "Torrea de Elgoibar", Boletín de la Sociedad Vascongada de Amigos del País, XXIII, 1967, 63. or. eta hurrenak.