Lekaide eta lekaimeak

ALZOLA OPORTAETA, Igandea

Euskal emigrazioaren prosopografia. Arrasaten (Gipuzkoa) 1512an jaiotako apaiza, Espainian egin zituen eliza-ikasketak, eta han lortu zituen Teologiako irakasle eta doktore graduak. Ondoren, domingotarren ordenako bikario eta bisitatzaile nagusia izan zen Perun, eta geroago Espainia Berrian (Mexiko). 1582-07-6an Gregorio XIII.a Aita Santuak Artzapezpikutzako laugarren gotzain izendatu zuelarik, ez zen karguaz jabetu hurrengo urtera arte. Aurkitu zituen zailtasun nagusien artean katedral honetako gainerako kalonjeek bere prelatuaren autoritatearen aurrean izan zuten gaitzespen jarrera izan zen. Gotzaina Atoyac de Sayalan hil zan bere elizbarrutian bisita pastoral bat egiten ari zala 1590/02/20an. Bere ondareen artean, 1590ean Elgoibarko San Juan de Alzola elizaren eraikuntza nabarmentzen da, nahiz eta lanak ez ziren 1604ra arte hasi.

Jesús RUIZ DE GORDEJUELA
URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea-E.H.U.