Politikariak eta Kargu publikoak

Alzelai Uliondo, Nekane

Legazpin 1967an jaiotako politika gipuzkoarra. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. 1994ko urriaren 23ko hauteskundeetan Eusko Alkartasunak (EA) Gipuzkoako diputatu izendatu zuen Eusko Legebiltzarrerako. 1998ko urriaren 25eko hauteskundeetan berrautatua. EAJ-EA koalizioak 2001eko maiatzaren 13an berrautatua.

EAko Ikerketa eta programa arloko arduraduna izan zen Gipuzkoan. Eusko Alkartasunako Zuzendaritza Nazionaleko kidea (2001).