Euskal emigrazioaren prosopografía.
Aramaioko bailarako (Araba) Untzillan jaiotako industrialaria, Domingo Alzaga eta Maria Arostegiren semea.
Espainia Berrira izandako (Mexiko) bere etorrera 1680. urte inguruan gertatu behar izan zen, Salvatierra/Agurainen (Araba) jaio eta 1702 eta 1707 bitartean Querétaro hiriko korrejidorea izan zen Enrique Során y Vitoriaren etxera zuzenduz.
Hiri horretan Ines Agustina Caballerorekin ezkondu eta lau seme izan zituzten, emaztea 1719an hilez. Geroztik Maria Rosa Villarreal Terrerosekin bigarren aldiz ezkondu zen, aurretiaz jada 1735. urtean hiru seme izan ondoren. 1705tik 1735era bitartean hiriko kapazitaterik handiena zeukan obrajearen jabe izan zen.
