Enpresariak

Alvero Alfaro, Rafael

Enpresari nafarra, Cintruenigon 1955eko azaroaren 24an jaioa, Madrilgo San Pablo U.I.E.-n Informazioaren Zientziak ikasi zituen eta geroztik "Pyresa"n, "Radiocadena Española"n eta "Gaceta Ilustrada"n ere kazetaritzan jardun eta arituz.

1991an diskografia munduko beste zuzendari batzuekin batera Alvero Associates-Artist Consultancy Group zerbitzu enpresaren sortzailea da.

Espainian Polygram Filmed Entertainment eta Universal Pictures-en zuzendari nagusia izan da. CBS diskografia etxean ere erantzukizunezko lanpostuak izan zituen.

2001etik Atticus Entertainment Group enpresa aholkularitzaren bulegoan aurkitzen zen. 2004an Espainiako Zine-Enpresarioen eta Entitateen Federakuntzako (F.E.E.C.E.)zuzendari nagusi izendatu zuten.

Bere gaztaroan kantautorea izan zen, Sabor a tierra (Zafiro) diska grabatzera iritsiz.