Napi
1953an Donostian jaiotako marrazkilari gipuzkoarra.
Umorista grafikoa eta karikaturagilea. Katalunian bizi da, eta Bartzelonako "La Vanguardia" egunkariko kolaboratzailea da.
Besteak beste, L'embut, Enbolica que fa fort, S'ha acabat el bròquil eta Bocadillos de risa liburuak argitaratu ditu. "Zilarrezko Làpiz" (1972), "El Jueves" (1985), "Paleta Agromán de Caricatura" (1990) eta "Populares COPE" (1995) sariak jaso ditu, besteak beste.