1927an Donostian jaiotako idazle eta kazetaria Kubara iritsi zen bere familiarekin. Bertan ingeniaritza zibila ikasi zuen Habanan eta hiri honetan ikasle mugimendu antifrankistetan parte hartu zuen 1947an Mexikora igaro zen arte. Mexikon, Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan, Erromantizismoa iberoamerikan tesina defendatuz. Une horretatik aurrera U.N.A.M.-ko Revista Mexicana de Literaturako Erredakzio Kontseiluan parte hartu zuen. Bertan, irakasle gisa lan egin zuen. Espainiako Intelektualen Batasuneko kide izan zen, eta bertako zuzendaritzako kide izan zen 1965era arte. Bost urte geroago Espainiara itzuli zen Santillana argitaletxean eta Fondo de Cultura Económica delakoan lan eginez, 1982an Mexikora itzuli zen arte.
Jesús RUIZ DE GORDEJUELA
URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea-E.H.U.
Jesús RUIZ DE GORDEJUELA
URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea-E.H.U.
