Pintoreak

Álvarez Angulo, Iñaki

1960an Burgosen jaiotako pintorea. Berehala Galdakaora joan zen bizitzera. Bertan hezi eta pintore autodidakta modura prestatu zen, Galdakaoko artista talde bati lotua (Atance, Elorriaga, Martinez, Saez, Uranga). Talde horrek bere tailerra zuen Bekea ikastetxe zaharrean, Udalak lagata.

1986. urtetik aurrera modu aktiboan parte hartu zuen ekitaldi artistikoetan, beti pinturaren diziplina jorratuz. Urte hartan bertan accesit bat jaso zuen Bizkaiko Artea Lehiaketan. Ertibil 87 erakusketan Bizkaiko ordezkari modura hautatu zuten erakusketa ibiltarian kolaboratzeko. Urtebete beranduago bi sari jaso zituen, bat Sestaoko VI. Lehiaketa Nazionalean eta bestea Zornotzako Euskal Artearen III. Biurtekoan. Bi urte geroago hirugarren Lazai Pintura Saria jaso zuen, eta 1990ean Osakidetzako bigarren saria jaso zuen Pinturaren alorrean eta hirugarren saria eskuratu zuen Bizkaiko Artea Lehiaketako pintura modalitatean.

Urte horietan bi beka ere jaso zituen, bat Bizkaiko Aurrezki Kutxak Sormen Artistikoari emandako (88-89) eta bestea Bizkaiko Foru Aldundiak Sormen Artistikoari emandakoa (1989).

1987an bakarkako lehen erakusketa egin zuen Bilboko Windsor Galerian, eta 1990. urtean berriro bere lanak erakutsi zituen galeria horretan. Lehendabizikoaren ondotik etorri ziren Durangoko Arte eta Historia Museoan, Basauriko Kultur Etxean eta Balmasedako Udal Ateneoan egindako bakarkako bana (1988). 1990ean Arlanzón Galerian (Burgos) ipini zituen bere lanak ikusgai eta, 1991. urtean eta 1996-1997 bitartean Bilbao-Bizkaia Kutxaren Erakusketa-aretoan.

1977. urtetik erakusketa kolektibo ugaritan parte hartu du, horien artean hauek nabarmendu daitezke: Asociación Artística de Guipúzcoa: exposición antológica (Donostia, 1977); Bartzelonako VI. Biurtekoa edo Pintura, ez-kultura Galdakaoko Kultur Aretoan; Nafarroako Jaialdiak V. Nazioarteko Pintura Saria Iruñeko Zitadelan (1987); Veinte+veinte, Energías ambiguas Galdakaoko espazio ezberdinetan; Piel eta Bizkaiko Artea'92 Bilboko Rekalde Aretoan (1992); Colección abierta: últimas incorporaciones al patrimonio artístico Kutxa, 2001-2002 Donostiako Boulevard Aretoan (2003); Gros artean: imagen de un barrio Donostiako Okendo Kultur Etxean (2004); Collecció d'art contemporani 3 de l'Ajuntament de Lleida, edo Utopies quotidianes : un projecte del Centre d'Art la Panera Mataron (2007).

Halaber, espazio publikotan egindako zenbait ekitalditan parte hartu du, Galdakaoko L.A. plazan egindako zeramika-muralean kasu. Bere lana bilduma ugaritan dago ikusgai, esate baterako, Durangoko Arte eta Historia Museoan, Sestaoko Udalean, Zornotzako Udalean, Bizkaiko Foru Aldundian, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Osakidetzan, Banco de Vitoria bankuan, Windsor Galerian, Banco Privanza bankuan eta BBK kutxan. Gaur egun, Iñaki Alvarez erakusketetako diseinua eta muntaketa koordinatzeaz arduratzen da Bilboko Guggenheim Museoan.Balmasedako Udal Ateneoan egindako Pinturas erakusketarako artistak prestatutako katalogoaren hitzaurrearen zera adierazten du (oro har, bere pintura-lan guztietara edo zati handi batera heda dezakeguna):

"En las obras que se presentan en esta exposición, las líneas, los colores, las formas alcanzadas y las velocidades medibles, constituyen a la manera de "composiciones maquínicas", multiplicidades, en cierta manera inatribuibles, siempre abiertas a..., para... inconclusas por ellas mismas pero con posibilidad de ser concluidas, relativas, articuladas de las más diversas posiciones y maneras, en las que la contradicción, madre de casi todas las cosas, se revuelve, disuelve, unas veces en asombro, otras en inquietud, en terror, en definitiva, en sentimiento de..."