Pilota

ALUSTIZA GUEREÑU, Martin

Alustiza. 1961eko abenduaren 18an Seguran jaiotako pilotari gipuzkoarra. Aurrelaria.1980ko uztailaren 19an

egin zuen debuta, Bergarako pilotalekuan. Buruz buruko txapelduna 2. 1984an, eskuz binakako txapeldunordea 1985-6 eta 1986-7an, Espainiako txapelduna 1993an, binakako txapeldunen torneoaren irabazlea 1998an.2004ko abenduan Nafarroako Irekiko lau t 'erdiko txapeldun izendatu zen, Iruñeko Labriten jokatutako

finalean Carlos Armendarizi 22-11 irabazi ondoren.

Artxiboa AUÑAMENDI