Marinelak

Altzola eta Ibarra, Bartolomé de

Elgoibarko kapitain naturala. Arrakastaz jarraitu zuen bere aita don Ascensioren itsas merkataritza jardueretan. Antonio de Oquendorekin eta beste kapitain batzuekin bidaiatu eta salerosketan aritu zen hainbat portutan. Azpilgoetako Andra Mari ontziaren jabea. Maria de Arriolarekin ezkondu zen. Elgoibarko alkatea (1589-90 eta 1601-10). Bere erretratu bat egon zen San Frantzisko elizako kaperan, Torrea-Alzolako maiorazkoarena. Berrogei urte zituela hil zen.

  • ECÉNARRO, Luis M.: "Torrea de Elgóibar ez da Olaso Dorrea eta bere armarria ez da Alzolatarrena", Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina, XXIII, 1967, 63. or. eta hurrengoak.