Pilota

ALTÚNEZ CARMONA, Adolfo

Adolfito. Pilotaria. Donostian jaio zen, 1871ko abuztuaren 28an; bere gurasoek, Freijoleko markesek, ez zioten utzi pilotan aritzen, eta badirudi ahal izan zuten guztia egin zutela zaletasun hori kentzeko. Horretarako, hamabost urte zituela atzerrira bidali zuten, baina itzuleran, hogeita bi urte zituela, berpiztu egin zen, eta profesionaltasunari ekin zion. Argala zen gorputzez, eta jokalari zikin xamarra, pilotari nahikoa eusten ziona. Hori aurpegiratzen ziotenean, honela erantzuten zuen: «Punta librea? Akaso ez al du hau esan nahi bati gogoak ematen dion bezala?». Gainontzean, iragan zen kantxetan jokaldi handien historialik utzi ez duen jokalaria izan zen. Erref. Luis Bombín, 1946.