Literatoak

Altuna, Práxedes Diego

1865ean Donostian jaio eta 1931n hil zen idazlea.

Filosofia eta Letrak ikasi zituen Madrilen, eta Donostiako Udal Liburutegiko zuzendaria izan zen. La Unión Vascongada egunkari kontserbadorea zuzendu zuen. Bigarren saria merezi izan zuen María del Coro eleberriak, Mendeurreneko Batzordeak antolatutako Lehiaketan. 1886ko martxoaren 8an estreinatu zen lehen aldiz, Yo me caso lanarekin. Gerora, 1891n, Cambio de Pareja izeneko beste bat estreinatu zen. Euskal-Erria aldizkariko kolaboratzailea, 1889tik, eta Euskalerriaren Alde aldizkarikoa, 1913an. Ya me caso (1886), La farsa social (1905) eta El Café Nuevo (1909) komedien egilea.