Pilota

ALTUNA ITURZAETA, Juan José

Altuna. Pilotaria eskuz. Getarian (Gipuzkoa) jaio zen, eta 1920an hasi zuen bere ibilbidea. Ezohiko segurtasuna eta borondatea izan dira haren ezaugarri nagusiak. Bere garairik distiratsuena 1925etik 1935erako hamarkada izan zen, «Mondragonés», Artazo, Atano anaiak, «Chapasta», «Rubio», «Echave III» eta IV eta abarrekin lehiatuz. Bilboko Excelsior egunkariak antolatu zuen binakako torneoan parte hartu zuen, 1928an, «Ulacia»-rekin taldea osatuz. Erref. Luis Bombín, 1946.