Hizkuntzalaria eta idazlea euskaraz. Azpeitian 1927an jaioa, Loiolan, Azpeitian, 2006ko urtarrilaren 20an hila.
Jesuita. Euskarako kolaboratzailea (1956), Egan (1957), Eusko Gogoa (1958), Zeruko Argia (1966), etab. Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Euskaltzaina 1980tik. Loiolako Basilikako artxibozaina.
Besteak beste, Euskera ire laguna! (1967) eta Euskal aditza (1973). 2002an Donostiako Deustuko Unibertsitateko Humanitate Fakultateko lankideek omenaldia egin zioten, Elixabete Pérez Gazteluk eta Esther Zulaikak bere lanari buruz idatzitako Haizeak ez eramango liburua aurkeztu zutenean.