Pilota

ALTUNA AYERBE, Garikoitz

Altuna II.a. 1975eko irailaren 26an Amezketan jaiotako pilotari gipuzkoarra. Aurrelaria, erremontea da bere espezialitatea. 1995eko uztailaren 10ean egin zuen debuta, Euskal Jai Berrin.1997ko Binakako

Lehen Mailako txapelduna; 2000ko Binakako Lehen Mailako txapelduna; 1999ko TVE Torneoko irabazlea; 1997ko Udaberri Torneoko txapeldunordea eta 1998ko banakako San Fermin Torneoko txapeldunordea.2005eko apirilaren

30ean Gipuzkoako erremonte txapeldun izendatu zen Badiolarekin batera Galarreta pilotalekuan jokatutako finalean, Juaristi eta Iriarte 40-38 garaitu ondoren.

Artxiboa AUÑAMENDI