Pintoreak

Altuna Akizu, Juan Jose

Gipuzkoar artista, Arrasatekoa. 2004ko maiatzean, Tuterako Hiria XII. Pintura Lehiaketako lehen saria lortu zuen Espacios en construcción lanarekin. Bere historialak Bizkaiko Unedeko Pintura Lehiaketa Nazionaleko lehen saria eta Logroñoko Ibercaja Lehiaketa Nazionaleko bigarrena ditu.

2005eko apirilean Gasteizko Raquel Recio aretoan Espazioak eraikitzen, paper gaineko obra grafikoa, olioak eta formatu ertaineko teknika mistoak erakusketa jarri zuen ikusgai eta 2006an Ordiziako Barrena Jauregian.