Durangon (Bizkaia) jaio zen, 1885eko urtarrilaren 27an. 1903ko abuztuaren 15ean jokatu zuen Deban, Juan Maria Bengoa «Papiko» lagun zuela, Araquistain eta Vegaren aurka. Palisten lehen koadroko kide izan zen Bilboko Euskalduna pilotaleku desagertuan. Halaber, Bilboko Euskaldunak Madrilgo Jauregi Nagusira bidalitako koadroaren parte izan zen, herri horretan pala sartzeko asmoz. Ondoren, Durangon finkatu zuen bizilekua. Erref. Luis Bombín, 1946.
