Bertsolaria. Iztuetak, Guipuzcoaco Dantzac (1825) liburuan, 1802ko Inauterietako Asteartean Tolosan lau bertsolari aritu zirela kontatzen du: Zabala, Pernando, Txabalategui eta Altamira, analfabetoak denak, baina, aldi berean, Gipuzkoako bertsolari onenak: "Gipuzkoa aurki zitezkean onenak". Bi biren kontra kantatu zuten arratsalde osoan, eta iluntzearen ostean amaitu zuten emanaldia, jarraitzera eskatzen zuen publikoaren oihuen artean. Iztuetaren arabera, egunsentira arte kantuan jarraitu izan balu, ez zen handik ikusle bakar bat ere mugituko. Gorosabelek, Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa liburuan, gertaera bera kontatzen du, gehituz lehenengo bi bertsolarien eta azken bien arteko lehia izan zela, plaza zaharrean gertatu zela, iritzia zalantzati geratu zela nor zen onena, eta Altamira Tolosakoa zela eta Juan Bautista zuela izena. Garai bateko ahapaldi batean izendatu dute Altamira, garai hartako beste bertsolari batzuekin batera.
Cfr. : M. Lecuona: Euskal Ahozko Literatura, 1935; 85-86.
