Futbolari gipuzkoarra, 1922ko maiatzaren 9an Irunen jaioa. Bidasoan hasi zen jokatzen, eta laster sartu zen Irungo Real Union historikoan, Espainiako futbolaren ibilbide oparoenetako bati hasiera emanez, igaro zen talde kopurua kontuan hartuta; kronologikoki, honako hauek dira: Bidasoa, Real Union, Osasuna, Real Madril, Burgos (utzita), Real Madril, Valentzia, Reala, Racing, Reala, Racing, Oviedo, Jaen, Racing eta Real Union.Bere urterik onenak Racingen
izan zituen, batez ere bere lehen denboraldian (1949-50). 1954ko Munduko Kopan bi partidatan parte hartu zuen.1994ko urtarrilaren 9an
hil zen.
Artxiboa AUÑAMENDI
izan zituen, batez ere bere lehen denboraldian (1949-50). 1954ko Munduko Kopan bi partidatan parte hartu zuen.1994ko urtarrilaren 9an
hil zen.
Artxiboa AUÑAMENDI
