Abeslariak

Alquiza, Dora

Pasai Antxon (Pasaia) jaio zen 1933ko otsailaren 24an eta Errenterian bizi da. Sopranoa.

Mari Paz Urbietarekin hasi zituen musika ikasketak, eta aldi berean kantu ikasketak egin zituen Kontserbatorioan. 1952an Maritxuren papera abestu zuen Txanton Piperrin. 1956an Sienan (Italia) Favaretto eta Ferrariren eskolak jaso zituen; Erromara joan zen eta Lina Pallughi sopranoaren ikaslea izan zen, Milango San Paolo antzokian debuta eginez Sevillako El Barberorekin 1957an. Garai honetan Verdi eta Donizettiren hainbat opera kantatu zituen; arrakasta handiak lortu zituen eta bere ospea Italian finkatu zen. 1958an Donostiako Musika Hamabostaldian Un ballo in maschera jo zuen.

"La Jeunesse Musicale" musika-mugimendu frantsesak Italian izan zuen eraginagatik, Alquizak hainbat autore garaikideren operak interpretatu zituen, hala nola Roberto Hazon (L'amante Cubista, L'Agenzia Matrimoniale) edo Menotti (El Teléfono).

Milanen bizi da.

  • Errenteria Musikala, Errenteria, 1991