Futbola

ALONSO OLANO, Xabier

1981eko azaroaren 25ean Tolosan jaiotako futbolari gipuzkoarra. Antiguokotik heldu zen Realera. 1999 / 00 denboraldian Reala B taldean jokatu zuen, baina 1999ko abenduaren 1ean egin zuen debuta lehen taldearekin, Logroñesen aurkako partidan. 2000 / 01 denboraldian Eibarren aritu zen utzita abendura arte, Realak kontratatu zuen arte.

Internazional absolutua, Ekuadorren aurka debuta egin zuen Madrilen (2003). 2004ko Eurokopa Portugalen jokatzeko hautatu dute. 2004ko abuztuaren 17an, Realak eta Liverpoolek Ingalaterrako taldean jokatzeko zuen eskualdatzea itxi zuten, eta Anfield Road zelaian debuta egin zuen talde horrekin.

Artxiboa AUÑAMENDI