1980ko maiatzaren 17an Tolosan jaiotako futbolaria. Xabi Alonso Liverpooleko jokalariaren anaia da, eta Espainiako selekzioarekin erabateko nazioartekoa da. Pibote edo erdi-punta gisa jokatzen du. Realera iritsi zen Antiguokotik zetorren Sanse taldean jokatzeko, eta Athleticeko beheko mailetan denboraldi labur bat, kanpaina bat, egin ostean itzuli zen. Hiru denboraldiz jokatu zuen Reala B-n. 2001eko apirilaren 22an egin zuen debuta lehen taldearekin, Valladoliden aurka, John Toshack entrenatzaile zuela. Orain arte -2007ko otsaila- 100 partida jokatu ditu Lehen Mailan txuri-urdinez jantzita eta 4 gol egin ditu. 2004ko urtarrilean Numantziaren esku utzi zuten, eta harekin lortu zuen gorengo mailara igotzea. Oraingoa, 06 / 07, bosgarren denboraldia du talde txuri-urdinean. Euskadiko selekzioaren hainbat partidatan parte hartu du. Enpresagintzan lizentziaduna da.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
