Atletismoa

ALONSO LEGARDÓN, Cristina

1950eko azaroaren 23an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Espainiako txapelduna izan zen pista estaliko luzera-jauzian 1967an (5,17) eta aire zabalean 1968an (5,47). Espainiako errekorra 4 aldiz hautsi zuen (1966an 3 aldiz eta 1967an 1 -5,53- aldiz). 2 aldiz nazioartekoa.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)