1973an Donostian jaiotako euskal zuzendari eta gidoilaria.
Kazetaritzan lizentziatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa adarra, Nafarroako Unibertsitatean. Euskal Ikasketetan diplomaduna da unibertsitate horretan bertan, eta New Yorkera joan zen bizitzera. Han, New York Universityko Zinematografiako graduondoko titulua lortu zuen. Hiri horretan filmatzen du formatu zinematografikoko bere lehen film laburra, 1998an estreinatua Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean.
Euskadi Irratian eta Egunkaria, El País eta Berria egunkarietan kolaboratzailea. The balde aldizkaria zuzentzen du.
- Razielen itzzulera, (1997, zuzendaritza, argazkia, gidoia, interpretazioa), film laburra.
- Galactic Abortion, Chris Humes (1997, argazkilaritza), film laburra.
- Mon petit mon amour (1998, zuzendaritza, argazkia, gidoia, interpretazioa), film laburra.
- Habana 3 (1998, zuzendaritza), film laburra.
- A dar ba kar (2000, zuzendaritza, gidoia), film laburra, "Jinete ibérico" saria, Huescako Zinemaldiko Iberoamerikako Lehiaketan Ikasketa Altoaragoniarren Institutuak babestua.
- Mantis estroboscopica (2001, zuzendaritza), film laburra
- Belarra (2002, zuzendaritza eta gidoia), film laburra
- Amuak (2004, zuzendaritza eta gidoia), film laburra
- Midori (2006, zuzendaritza), film laburra
- Desio ehiztaria (2006, zuzendaritza), film laburra
- Pasaia (2007, zuzendaritza), film laburra
- Columba Palumbus (Uso Basatia) (2007, zuzendaritza), film laburra
- Aurrescue (2008, zuzendaritza), film laburra
- Karea (2008, zuzendaritza), film laburra
- Larunbata (2008, zuzendaritza), film laburra
- Ahate pasa (2009, zuzendaritza), film laburra
- Arteria de luz (2010, zuzendaritza), film laburra
- Censored Love (2010, zuzendaritza), film laburra
- Trikuaren hiztegia (2011, zuzendaritza), film laburra
- Deus et machina (2012, zuzendaritza), film laburra
- Hubert Le Blonen azken hegaldia (2014, zuzendaritza), dokumentala
- "Almandoz, Koldo". Euskadiko Filmategia [Web]. [Kontsulta data: 14-04-2015].
- LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.