Argazkilariak

Almajano, Eduardo

Gipuzkoar argazkilaria, Irunen jaioa. Madrilen ikasi zuen zinematografia, eta ikus-entzunezkoen munduan aritu zen denbora batez. Ondoren, jaioterrian hasi zen argazkilari lanetan. 2004ko otsailean, bere lehen monografikoa aurkeztu zuen Irungo Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan, Donejakue bidea ardatz hartuta, Somportetik Finisterrerako bidean.