Ekonomilariak

Alkorta Andonegi, Xabier (1977ko bertsioa)

1949ko otsailean Donostian jaiotako ekonomialari gipuzkoarra. Merkataritza irakaslea eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua Bilboko Unibertsitatean. Franco jenerala hil ondoren, Eusko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen, Iruñeko Batzar eratzailean parte hartuz Gipuzkoako ordezkari gisa; Gipuzkoako exekutibako kide izan zen 1978tik 1980ra, eta 1979ko Udal Hauteskundeak antolatzeko arduraduna izan zen. 80ko hamarkadan, Donostiako Jakintza Ikastolako lehendakaria izan zen.Bere ibilbide profesionala Kutxangaratu du, 1967an Donostiako Udal Kutxa zaharrean sartuz. Kutxa horretako Ekonomia Azterlanen buru izan zen 1973an eta zuzendari nagusi 1980az geroztik. Euskadin ezartzen diren sozietateak garatzen lagundu du, bai finantza arloan (Norbolsa, Biharko, Zihurko, Ikei...), bai teknologian (Ibermática, Miramon.-en Fundazioaren bidez).Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federaziokokontseilaria eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioko Batzarreko kidea da, eta hizlari gisa parte hartu du nazioarteko hainbat kongresutan, hala nola Tokion (1996) eta Madrilen (2003) egindakoetan. Eusko Ikaskuntzako kidea, 2001eko azaroan Donostian egin zen XV. Kongresuko Lehendakaria izan zen. Hainbat euskal unibertsitaterekin kolaboratzen du, bereziki Deustukoarekin. Begoña Amunárriz Olanorekin ezkondua.Ainhoa AROZAMENA AYALA