Gipuzkoako pertsonaia hau Donostiako Herrera auzoan jaio zen 1933an. 50eko hamarkadan Realean jokatu zuen, eta talde horretako presidente izan zen 1983tik 1992ra. 1979an, frankismo osteko lehen udal hauteskundeen aurreko Donostiako Udal Batzorde Kudeatzailearen buru izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria ere izan zen.
