Kulturalak

Alkartasuna Dantza Taldea

Bermeoko (Bizkaia) Euskal Dantza taldea. 1976an sortu zen ohiko musika eta dantzak hedatze asmoz. Bere errepertorioak erlijio dantzak, ospakizunetakoak, inauterietakoak edota txistuz, txirulaz edo dultzaina bezalako musika tresnen soinuz lagundutako errituzkoak ditu. 1986tik abuztuan itsasbazterreko udalerri horretan ospatzen den nazioarteko folklore jaialdiaren antolaketa kide da. Bere jardunaldirik gehienak Euskal Herrian dituen arren, Europako tokirik gehienetan izan da eta erakusketa askotan parte hartu du.

2004an nagusien elkartean berrogeita hamar inguru dantzari eta tresna-jotzaile zituen. 5 urtetik aurrerako umeak onartzen ditu, 14 urtera arte eta behin adin horretara heldutakoan mailaz aldatzen dira egun 70 inguru dantzari dituela. 2001eko maiatzean hiribilduan mende laurden bateko historian zehar egindako lanagatiko aitorpen bezala "Hegaluze" saria jaso zuen. Dantza talde horrek "Busturialdeko Nagusien Dantzari Eguna" antolatzen du.