Aktoreak

Alkain, Anjel

Aktore gipuzkoarra. Andoainen jaioa, 1966an.

Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikoko Eskolan ikasi zuen. Antzerkia, bikoizketa eta telebista egin ditu. Hala, ETBn Bertan zoro, Primeran, Kili-Kolo, Jaiak, Teilatupean eta Sorginen Laratza telesail eta saioetan aritu da.

2001ean, Euskal Herriko Aktoreen Batasunak (EAB) zortzigarren aldiz ematen duen telebistako aktore onenaren Jokulariak saria jaso zuen, Sorginen Laratza saioan egindako paperengatik. 2003ko maiatzean, Fernando Bernués eta Carlos Zabala zuzendarien Historias terrestres o como el absurdo se converten realidad antzezlanean parte hartu zuen. Antzezlana 2003ko maiatzean estreinatu zen Donostian.