Makillatzaile eta ile-apaintzailea, 1963an Parisen jaioa eta txikitatik Donostian bizi dena.
Zinemarako makillaje ikastaro batzuk egin zituen Frantzian, eta 1984an ibilbide oparoa hasi zuen. Berrogeita hamar film baino gehiagotan parte hartu du, film labur eta luzeen artean. Zinemagintzan ez ezik, antzerkian, telebistan eta publizitatean ere egin ditu lanak.