Teknikariak

Alfaro Irastorza, Ainhoa

1971n Donostian (Gipuzkoa) jaiotako euskal irudi eta soinu teknika.

Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan ikasi zuen, eta gidoi, zinema-zuzendaritza eta aktoreen ikastaroekin osatu zituen ikasketak. 1998an Merry Chrispasen gidoia idatzi zuen, 16 mm-ko Film labur Onenaren Saria jaso zuen film laburra. Mallorcako Proyecta 99 film laburren jaialdian. Antxon Urrusolok zuzendu eta aurkezten duen Cien por cien telebista saioan produkzio laguntzaile gisa ere aritu da.

  • Merry Chrispas, Roberto Cibrian (1998, gidoia), film laburra
  • El plato sopero, Julen Jiménez (1999, produkzio laguntzailea), film laburra
  • Sabotage, Esteban Ibarretxe (1999, produkzio laguntzailea)
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Euskalduntasuna zineman (pertsonak), Donostia: Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999.