1957an Donostian jaiotako musikari gipuzkoarra. Infografia eta dramatizazio arloetan ibilbide luzea du, bai profesional gisa, bai irakasle gisa. Zineman, irratian eta telebistan bikoizketa zuzendaria eta aktorea izan da "Irusoin" enpresan. Hainbat euskal kantautorerekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu da ekoizpen diskografikoetan. Informatikako burua eta Irudi Digitaleko irakaslea Irungo "Kunsthal" Diseinu eta Arte Aplikatuen Eskolan.
