Literatoak

Aleixandre Ybargüen, Jose Javier

Idazlea. Irunen (Gipuzkoa) jaio zen, 1924an.

Zuzenbide, Filosofia eta Medikuntzako ikasketak egin zituen, baina literaturan nabarmentzen da.

Madrilen bizi da 1939tik eta Espainiako Artisten eta Idazleen Elkarteko presidentea izan da.

Artikulugile, dramaturgo eta prosista izateaz gain, poeta seinalatua da.

24 poema-bildumaren egilea; besteak beste: Desde el llanto y el alba (1985), Historia de cualquier día (1988), Porque es de noche (1995), Leihoak barrurantz (2002), Sonetos en el tiempo (2003), Solo (2003), Con voshablo (2006), Homenajes (2007), Últimas pasos izenburuko bere azken poema-liburua 2010ean argitaratu da.

Hainbat alditan saritua.