Merkatariak

ALEGRIA, Simon Ibañez de

Oñatin jaiotako XVI. mendeko merkatari gipuzkoarra. 1574tik 1578ra Olatzarra eta Elorregiko burdinolen administratzailea izan zen, Legazpin, Lazarraga familiarena, eta Maria Perez de Lazarragarekin ezkondu zenean ahaide izan zuen. Burdinaren merkataritzan aritu zen, eta horretarako Medina del Campon bizi izan zen batzuetan.

1584ko apirilean hil zen.
  • Azpiazu Elorza, J.A.: Euskal gizartea eta gizarte-bizitza XVI. mendean, Donostia, 1990.