Filologoak

Aldekoa Beitia, Iñaki

1961ean Oñatin jaiotako euskal literaturan aditua.

Euskal filologian doktorea eta EHUko Irakasleen Eskolako katedraduna. 1990. hamarkada geroztik Erein argitaletxeko literatura saileko arduraduna da.

1989an Arabako Foru Aldundiko Ignacio Aldecoa saria irabazi zuen. Hainbat antologien egilea, hauen artean Antología de la Poesia Vasca (Visor, 1993), Euskal ipuinen antologia bat (Alberdania, 1993) eta Ipuin gogoangarriak (Erein, 1977) dira nabarmendukoak.

Poesia, ipuin eta eleberriez lan ugari argitaratu ditu. Literaturari buruzko bere saiakerak hauek dira: Antzarra eta ispilua (Erein, 1992) Bernardo Atxagaren lanari buruz; Zirkuluaren hutsmina (Alberdania, 1992) euskal poesia garaikideari buruz; Munduaren neurria (Alberdania, 1998) Gabriel Arestiren poesiaz; eta Mendebaldea eta narraziogintza (Erein, 1998) euskal narratiba garaikideaz eta batez ere Atxaga, Saizarbitoria eta Lertxundiren nobelagintzaz. Baita ere Historia de la literatura vasca (Erein, 2004) eta Euskal literaturaren historiaren (Erein, 2008) egilea da.

2011. urtetik Auñamendi Entziklopediako literatura saileko edukien begiratzailea eta koordinatzailea da. Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea izendatu zuten 2013ko otsailean.