Sendagileak

Aldecoa, José Luis

1901an Portugaleten (Bizkaia) jaiotako medikua. Bilbon hil zen 1970ean.

1924an Medikuntzako lizentziatura eskuratu zuen Madrilen.

Haur-heziketan espezializatu zen. 1927an plaza bat lortu zuen Madrileko udaletxean, Osasun arloko ikuskatzaile modura. 1930ean doktoregoa amaitu ondoren, jaioterrira itzuli zen. Lau urte beranduago haur-heziketako Bizkaiko zerbitzuetako buru izateko plaza eskuratu zuen eta, haren ostean Espainia Iparraldeko Haur-heziketako Eskolako zuzendari izendatu zuten.

1940an bularreko haurrentzako klinika sortu zuen. Bizkaian mota horretako lehen klinika izan zen hura. 1945ean, egindako lanaren aitorpen gisa, Osasunaren Ordena Zibilaren enkargua onartu zitzaion eta Portugaleteko seme kutun izendatu zuten. Halaber, Adingabeen Babeserako probintziako Batzordeko presidente izan zen eta Osasun Batzordeko tuberkulosiaren aurkako Patronatuko kide.