Atletismoa

ALDAZABAL ZARRAUN, Pedro Mari

Atleta gipuzkoar hau Eibarren jaio zen 1927ko abuztuaren 30ean. 1942an hasi zen atletismoan, eta Eibarko Atletico Klubeko kide izatera pasa zen. Hainbat aldiz izan da Gipuzkoako txapeldun eta ia beste horrenbeste Espainiako txapeldunorde. Halaber, Gipuzkoako Penthatlon eta Decathlon txapeldunorde izan da. 1951n 53,03 metroko marka lortu zuen xabalina jaurtiketan. Nazioarte mailan aritu zen Suitzaren aurka Laussanan (1951), laugarren postua lortuz 52,79 metroko markarekin, eta Portugalen aurka Montjuichen, bigarren postuan 52,97 metrorekin. Era berean, pisuak pultsuan jaso zituen (100 kg.). eta euskal pilota. Erref. «Kiroletako Entziklopedia Orokorra», 970. Erref. «El País Vasco Deportivo», 1, 129.