Lekaide eta lekaimeak

ALDAZABAL LARRAÑAGA, José

1933ko uztailaren 4an Azkoitian (Gipuzkoa) jaiotako erlijioso eta irakaslea. 1949ko abuztuaren 16an sartu zen Salestar Ordenan eta 1958ko ekainaren 22an apaiztu zen. Teologian lizentziatu zen Turingo Pontifizio Ateneo Salesianoan (Italia, 1959) eta Teologian doktoratu zen (Liturgia espezialitatea) Erromako San Anselmo Pontifizio Ateneoan (Italia, 1970). Irakaskuntzan aritua, Bartzelonako Teologado Salesianon (1959-) eta Kataluniako Teologia Fakultatean (1970-) Liturgiako irakaslea izan da eta, gainera, Bartzelonako Pastoral Liturgikoaren Zentroko (1990-) presidentea, Pastoral Liturgicari buruzko liburuen egilea eta "Phase" aldizkariaren zuzendaria (1986-).

María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea