Atletismoa

ALDAZABAL AZPIRI, Simon

Eibarko Klub Deportiboko atleta. Markina-Xemeinen jaio zen 1918ko irailaren 25ean. Bere krossman espezialitatean Gipuzkoako txapeldun titulua lortu zuen 1950ean. Markak: 15.37.8 eta 32.36.6 5000 eta 10000 metrotan, biak 1948an. Hiru aldiz lortu zuen, korrikalari gisa, Muñoz garaikurra. Berrogeita hamar bat garaikur ditu. Sei urtez aritu da Espainiako Txapelketan, eta 1949an eta 1950ean Nazioetakoan. Erref. «Kirolen Entziklopedia Orokorra».