Arkitektoak

Alday Lasarte, Lucas (1977ko bertsioa)

Donostian jaiotako arkitekto gipuzkoarra. 1902an graduatu zen.

Donostiaren hiri-garapenean parte hartu zuen eta bere obra ugari ikus daitezke hirian barna.

1906an San Martin kaleko 53. zenbakia hartzen duen eraikina eraiki zuen. Ertz modura kokatutako eraiki hori erdi-sotoz proiektatu zuen berak. Urte berean, Zorroaga babes-etxea eraikitzen hasi zen Domingo Aguirrebengoarekin batera. Sei urte beranduago, Prim kaleko 32. zenbakia hartzen duen eraikina inauguratu zen. 1913-1915 bitartean, berriz, Autonomia kaleko 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 atariei dagozkien etxeak diseinatzeari ekin zion.

Halaber, hari zor diogu San Bartolome kalea ukituz Easo kalean 1920an altxatu zen etxe neoplatereskoa, hain zuzen, Donostian estilo horri jarraiki eraikitako etxe urrietako bat. 1935ean beste proiektu bat gauzatu zuen, Kolon Pasealekuko 3 eta 3 bis zenbakiak hartzen dituena. Hogeigarren hamarkadaren amaieraz geroztik azaleratu zen arkitektura arrazionalista berriaren adibide bat da hori.