1967ko apirilaren 6an Seguran jaiotako txirrindulari gipuzkoarra. Bi Munduko Txapelketatan parte hartu zuen jubenil gisa -Frantzia eta Alemania-, eta beste bitan afizionatu gisa -Estatu Batuak eta Austria-. Erlojupeko espezialistatzat hartua, Aldanondok laukotea osatu zuen 1988ko Seulgo Olinpiar Jokoetan, Xabier Carbayeda, Arturo Geriz eta Jose Rodriguezekin batera, eta hamalaugarren postua lortu zuen haiekin.
Artxiboa AUÑAMENDI
Artxiboa AUÑAMENDI
