Pikua. 1929ko urtarrilaren 10ean Azkoitian jaiotako korrikalari gipuzkoarra. Bere jaioterrian hainbat apustu eta lasterketatan goiz hasita, Azpeitia-Azkoitia lasterketaren denbora hobetzera iritsi zen (25' 26'').
1948an apustua maila batera igo eta Pedro Albeniz "Iruntxiberri"rekin neurtu zituen indarrak Azpeitiko zezen plazan, 8 kilometroko ibilbidearekin. Aldalurrek ezin izan zion irabazi oraingoan, baina bai bigarren apustu batean.
1950ean "Txikito de Arruiz"-ekin neurtu zen, Azpeitiko zezen-plazan. 9 km-ko ibilbidearekin, proba uzteagatik galtzaile atera zen.
Artxiboa AUÑAMENDI