Zialtzeta
Musikari gipuzkoarra, 1930ean Aian jaiotako soinujole ezaguna, Zialtzeta baserrian. 2005eko maiatzaren 28an hil zen, 75 urte zituela.
Usurbilera joan zen bizitzera, Elgetarekin ikasi zuen, eta, Primi Erostarberekin batera, plazaz plaza aritu zen talde bat osatu zuen, batez ere gerra ostean, 80ko hamarkada arte.
Grabazio bakarra Elgetari eskaini zion eta Trikitilarien Elkartean dago. Ez zuen inoiz txapelketarik egin.
