Lekaide eta lekaimeak

ALDABALDETRECU URBIETA, Rufino

Aiako Andatza auzoko Olaetxe baserrian jaio zen apaiz gipuzkoarra, 1904an. Ikasketak Andoainen, Gasteizen eta Parisen egin zituen, eta San Suplizioren lanarekin kontaktatu zuen, Valensin jesuitaren eragina erabakigarria izan zelarik. 1931n apaiz ordenatu zuten.

Boucau-n (Lapurdi) lan egin zuen, erdi langile, bere ibilbidean giltzarri izango zen apostolutza sozialaren lan nabarmena eginez.

1936ko uztailean gerra hasi zenean Areetan zegoen, Baionara bidean. 1937an Gasteizko Seminarioko Teologoen Zuzendari espiritual izendatu zuten.Gasteizko Mugimendu espirituala deiturikoaren sortzaileetako bat

izan zen, "Surgido" aldizkariaren bidez zabaldu zena, eta aldizkari horren sortzailea izan zen. Parrokietako gogo-jardunen lana bultzatu eta zabaldu zuen. 1935ean Elizbarrutiko Ariketa-Lanaren Zuzendari izendatu zuten, eta lehen etxea 1940an ireki zuen, Donostiako "Villa Santa Teresa"n.

"Misiolari Sekularren Institutua" parrokietako Misiolarien Kongregazioaren sortzailea da.1945eko apirilaren 1ean

hil zen.

Artxiboa AUÑAMENDI