Konposatzaileak

Alda, Gorka

1971n Donostian jaiotako musikari eta konpositore gipuzkoarra.

2004ko abuztuan Cementos Rezolak Buruntzako harrobia laga zuen, Andoainen, Gorka Aldak konposatutako musika elektro-akustikoko kontzertu batekin eta Santiago Yañez artistaren erakusketa batekin ikuskizun musikal eta artistiko bat egiteko. Andoaingo Udalak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak elkarlanean antolatu zuten ekitaldia. Frantzian bizi da, eta piano eskolak ematen ditu bertan. Preludioak eta bi pianorako poemak idatzi zituen, baita abesbatza mistorako Salve Regina bat ere.