Mediku eta pentsalari argentinar (Buenos Airesen jaio zen 1810ean) honek jatorri euskalduna zuen, gipuzkoar baten semea baitzen. 1842an zendu zen.
1827an psikiatriako doktoregoa eskuratu zuen Disertación sobre la Manía aguda tesiari esker.
Ikasle zelarik, dagoeneko Hospital General de Hombres delakoan "ongien ordaindutako praktikatako ikaslea zen", eta 1824an "Sociedad Elemental de Medicina" sortu eta bertako presidente kargua hartu zuen.
1827an Buenos Aireseko Unibertsitateko Filosofia katedra lortu zuen. Han garatu zuen bere pentsamoldea, Condillac eta Locke oinarritzat hartuta. Politika aktiboan ere ibili zen, oso labur izan bazen ere. Hala, 1832an Buenos Aireseko legealdirako hautatu zuen San Isidro alderdiak. Bi urte beranduago, ordea, uko egin zion bere ideia konstituzionalistak zirela eta. 1833an, 1853ko konstituziogileak baino 20 urte lehenago, Mateo Vidal eta Justo Garcia Valdesekin batera, demokrazian eta liberalismoan oinarritutako konstituzio-proiektu bat taxutu zuen. Filosofiari buruzko ikaspide batzuk ere taxutu zituen.
