Gipuzkoar itsasgizona, Hondarribian jaioa, XVI.
Bere zeregin nagusia piratak jazartzea izan zen; behin, Felipe II.a Ingalaterrara egindako bidaietako batean eskoltatu zuen ontzietako baten kapitaina izan zen. Frantziako erregeari ere lagundu zion Baionaren defentsan, eta Juan de Acuña Bizkaiko jaurerriko kapitain nagusiaren ordezkari izendatu zuten. Meritu horiengatik guztiengatik, Santiagoko abituarekin eta itsas armadako jeneral karguarekin saritu zuten. Idatzi zuen: Gutuna, Indietako Kontseiluko presidenteari, 1572ko apirilaren 11n Sevillan data jarria, aginteko ontziteriarekin itsasoratzeko prest zegoela jakinarazteko. (Jatorrizkoa Sevillan, Indietako gobernu onaren 21. legatua).
